Amagoia Bilbao

Izokin, patata eta porru tarta

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 180 g irin, arrautza txiki bat, baso erdi ur, 75 g gurin, gatza. Betegarria: 500 g izokin, 3 patata, 2 porru, 150 ml esne-gain, 150 ml esne, 4 arrautza, gatza, piperbeltz zuria, olioa.

Zailtasuna                            3

Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza, ura eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi.  Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete.
5. Labe beroan sartu, 190º-tan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Porruak garbitu eta zerrenda finetan moztu. Olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Patatak zuritu eta dado txikitan moztu. Olioarekin frijitu, su ertainetan, eta ondo xukatu.
3. Izokinari azala eta hezurrak eta dado txikitan zatitu.
4. Esnea, esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
5. Moldean porruak, patatak eta izokina jarri eta aurreko nahasketarekin estali.
6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 25-25-30 minutuz edo. Atera eta sei zatitan moztu.