LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 350 g gari zainzuri, 150 g otarrainxka, 75 g urdaiazpiko, 3 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Ura irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Arrautzopila bat egin eta tiratan moztu.
3. Zainzuriak garbitu eta zatitu. Zartagin handi batean edo wok batean olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.
4. Zuritutako otarrainxkak eta txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.
5. Arroza gehitu eta arin erregosi. 6. Sutatik kendu eta arrautzopilarekin nahastu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipulina bat, 350 g gari zainzuri, 200 g oilasko bularki, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Ura irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Txikitutako tipulina olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su eztitan.
3. Zainzuriak garbitu eta zatitu. Tipulinari gehitu eta erregosi, su ertainetan.
4. Bularkiak tira finean moztu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
5. Arroza gehitu eta arin erregosi.