Amagoia Bilbao

Zainzuri zuri krepeak kuiatxo saltsarekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 175 ml esne, 100 g ziazerba, 75 g irin, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin.  Betegarria: 16 zainzuri zuri. Saltsa: tipula laurdena, 200 g kuiatxo, olioa, gatza. Gazta birrindua.

Zailtasuna                           3

Orea:
1. Ziazerbak ur gatzatuan sartu eta bi minutuz egosi. Freskatu, ondo xukatu eta txikitu.
2. Esnea epeldu eta gurina urtu.
3. Irina, ziazerbak eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
4. Krepeak egiteko zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
5. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
6. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria:
1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu.
2. Ur ugari berotu eltze batean, gatz eta guzti. Zainzuriak sartu eta 10-12 minutuz egosi. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Zerrendatan moztutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
3. Baso bat saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
Bukatzeko:
1. Krepeen erdian bina zainzuri jarri eta tolestu. Azpil batean jarri eta gainetik saltsa eta gazta bota.
2. Labe beroan sartu, berotu eta gorritu arte.