Amagoia Bilbao

Oilasko entsaladak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, 200 g oilasko bularki, 2 koilarakada tipula frijitu, 100 g arto gozo, 50 g mahaspasa, 75 g kakahuete. Saltsa: arrautza bat, 2 aguakate, 200ml olio,  gatza.

Zailtasuna                   2            

1. Mahaspasak ur epeletan beratzen utzi. Xukatu.
2. Uraza garbitu, ondo xukatu eta zatitu.
3. Oilaskoa dadotan moztu. Zar-tagin batean olio zurrusta batekin arin erregosi
Plateretan uraza eta beste osa-garriak jarri. Gainetik saltsa bota.
Saltsa:
1. Arrautza eta limoi tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
3. Aguakateak zuritu eta hezurra kendu. Saltsari gehitu eta nahasi. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 tomate, 2 aguakate, 2 arrautza, 200 g oilasko bularki, 50 g arto gozo, tipulina laurdena. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ziape, gatza.

Zailtasuna                       2

1. Arrautzak 8 minutuz egosi, zuritu eta dadotan moztu.
2. Oilaskoa dadotan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Tomatea eta aguakatea moztu.
4. Tipulina txikitu.
5. Plateretan osagai guztiak jarri.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu, entsaladen gainetik bota eta nahastu.