Amagoia Bilbao

Ilar eta kuia tarta

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, 125 g gurin, 100 g gazta birrindu, gatz pixka bat. Betegarria: tipula bat, porru bat, 400 g kuia, 400 g ilar, 4 arrautza, 100 ml esne-gain, 100 ml esne, olioa, gatza. Saltsa: 6 pikillo piper, 150 ml esne-gain, gatza.

Zailtasuna                         3        

Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, legamia eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta hozkailau ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi.  Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako kuia gehitu eta erregosi.
3. Ilarrak zuritu eta 5 minutuz egosi. Xukatu.
4. Arrautzak, esnea eta esne-gaina irabiagailuarekin nahasi. Barazkiekin nahastu.
5. Moldean nahasketa jarri.
6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz.
7. Moldetik atera eta sei zatitan moztu.
Saltsa bero honekin lagundu:
1. Piperrak ur pixka batekin erregosi.
2. Esne-gaina gehitu eta 2 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.