LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
150 g arroz, lata bat muskuilu natural, 4 antxoa oliotan, 100 g arto gozo, azenario bat, tomate bat, 150 g otarrainxka. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Otarrainxkak 2 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta 3 zatitan moztu.
3. Tomatea garbitu eta txikitu.
4. Azenarioa zuritu eta birrindu.
5. Muskuiluak xukatu. Antxoak txikitu.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu.
7. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta saltsarekin nahastu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
150 g arroz, 2 arrautza, 150 g atun oliotan, 150 g otarrainxka, 8 tomate cherry, 8 oliba beltz. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, tipuleta erdia, piper berde erdia, piper gorri laurdena, gatza.
Zailtasuna 2
1. Arroza aurreko errezetan bezala prestatu.
2. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
3. Otarrainxkak 2 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta zatitu.
4. Tomateak eta olibak zatitu.
5. Saltsaren barazkiak txikitu eta beste osagaiekin irabiatu.
6. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta saltsarekin nahastu.