Amagoia Bilbao

Arroza barazki eta untxirekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 baratxuri ale, piper gorri erdia, 100 g kuiatxo, 2 tomate heldu, 350 g untxi, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2             

1. Txikitutako baratxuriak eta piperra olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
3. Tomateak zuritu eta birrindu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Untxia zatitu eta olio pixka batekin arin erregosi. Arroza gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Barazkiak gehitu, estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
6. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipulina bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 2 koilarakada tomate saltsa, 350 g untxi, 300 g arroz, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                     2

1. Txikitutako tipulina, piperra eta baratxuriak erregosi.
2. Untxia zatitu. Barazkiei gehitu eta erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe ira-biatu. Estali eta 15 minutuz egos-ten utzi. Behar adina gatz bota.
5. Tomatea sartu eta beste 3 minutuz egosi. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.