Azken aste hauetan izandako eromenaren ondoren (guest mixak, saio bereziak, gonbidatuak...) «normaltasunera» itzuli da aste honetan ∫ateliteak. Uztailean ere jarraituko du saioak, beraz elektronika udara hasiera honetan behintzat presente izango da Naiz irratian.
Gaurko 77 saioa gainera benetan dantzagarri geratu zaigu. Ibon RG eta Enrike Hurtadoren lan berritik bi kantu entzun ditugu saioa zabaltzeko esperimentazioari eta produktu lokalari bere lekua eginez. Ondoren, mugimendu gehiago, technoa, acid-a, elektroa... izan ditugu protagonista saioaren zati handienean: Kaiser, Hoax Believer, Stay Puft, Chino edota Palms Trax artisten musikarekin. Saio amaieran Flying Lotusek gidatzen duen Brainfeeder zigilutik azken boladan ateratako zenbait lan, esaterako Jagga Jazzist taldearen ´The Tower´ disko gomendagarria.
Musika
«Guk badaukagu hemen gospel propio bat izugarri aberatsa dena»
Kultura
La Mano de Irulegi ya se puede visitar en el Museo de Nafarroa con nueva posible interpretación
Zientzia eta Teknologia
Marrazo muturluze bat markatu du Aztik lehen aldiz Bizkaiko Golkoan
Musika
Gatiburen ‘Azken zoramena’ Gernikan izango da: etxeko giroan, kalean eta ekainaren 7an
Musika