Amagoia Bilbao

Erretako txahal saiheskia marinatuta

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bateko txahal saiheski zati bat, 2 koilarakada ezti. Marinada: tipula bat, 2 baratxuri ale, 300 ml ardo beltz, 300 ml salda, koilarakadatxo bat piper gozo, ezkaia, oreganoa, gatza.

Zailtasuna                       2               

1. Marinadaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi.  
2. Ontzi batean saiheskia jarri eta marinadarekin nahastu, tapatu, hozkailuan sartu eta gau osoa beratzen utzi.
3. Azpil batean dena jarri eta labe beroan sartu, 200ºC-an, ordu eta erdiz edo. Atera eta salda kendu.
4. Saiheskia berriro labe beroan sartu, 250ºC-an, 10 minutuz.
5. Salda iragazi eta eztia gehitu. Egosi, pixka bat loditu arte.
Saiheskiaren gainetik bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bateko txahal saiheski zati bat. Marinada: koilarakada bat ziape, 200 ml salda, 150 ml garagardo, 75 g yogur, 2 baratxuri ale, piperbeltz beltza, koilarakadatxo piper gozo, gatza.

Zailtasuna                        2

1. Marinadaren osagaiak nahastu eta ontzi batean saiheskiarekin batera jarri. Hozkailuan sartu eta gau osoa beratzen utzi.
2. Aurreko errezetan bezala erre eta bukatu.

Bi errezetak honekin lagundu:
1. Txikitutako baratxuri bat olio pixka batekin erregosi.
2. Zerrendatan moztutako 300 g barrengorri gehitu eta arin erregosi. Gatza bota.