LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
350g-ko 2 hegaluze xerra, baratxuri ale bat, 400 g tomate heldu, koilarakadatxo bat salsa soja, koilarakadatxo bat azukre, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zuritu tomateak eta haziak kendu. Txikitu.
2. Eltze batean txikitutako baratxuria eta tomatea olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Azukrea eta soja gehitu eta erregosi.
4. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu. Xerratan moztu eta gatzatu.
5. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta arraina bi aldeetatik gorritu, egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin.
6. Irakiten ari den tomatean hegaluzea sartu eta egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
350g-ko 2 hegaluze xerra, 2 baratxuri ale, 400 g tomate heldu, mertxika bat, olioa.
Zailtasuna 2
1. Zerrendatan moztutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Mertxika zuritu eta zatitu. Gehitu eta erregosi.
3. Tomateak garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta 30 minutuz erregosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
5. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu. Xerratan moztu eta gatzatu. Olio pixka batekin gorritu.
6. Irakiten ari den saltsan hegaluzea sartu eta egosi.