![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/820/528/article_main_landscape/berenjena.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
3 alberjinia, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde bat, piper gorri erdia, 200 g kuiatxo. Tomate saltsa: tipula erdia, sagar bat, baratxuri ale bat, 250 g tomate heldu, olioa, gatza. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Garbitu alberjiniak eta xerra finetan moztu, gatzatu eta ordu erdiz utzi. Xukatu.
2. Zartagin batean olio pixka batekin frijitu. Paper baten gainera atera.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Tipula egina dagoenean, txikitutako piperrak eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.
Tomate saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula, baratxuria eta sagarra olio pixka batekin erregosi.
2. Tomatea gehitu eta 20 minutuz erregosi, su eztitan. Gatza bota.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bexamela:
1. Gurina urtu, irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Labean sartzeko azpil batean hurrenez hurren saltsaren erdia, alberjinia, betegarria, alberjinia, saltsaren erdia, betegarria eta albernia jarri. Bexamelarekin estali.
2. Gainetik gazta bota eta labe beroan sartu, ondo berotu arte.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)