Amagoia Bilbao

Kuiatxo eta tomate tarta

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 200 g irin, arrautza txiki bat, 80 ml ur, 4 koilarakada olio, koilarakadatxo bat legami, gatza. Betegarria: 350 g kuiatxo, 3 tomate, 150ml esne, 100 g pinazi, 150ml esne-gain, 3 arrautza, gatza, albahaka.

Zailtasuna                    3

Orea:
1. Irina eta legamia mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza, ura eta olioa jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi.  Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete.
5. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 8-10 minutuz.
Betegarria:
1. Kuiatxoa garbitu eta zerrenda finetan moztu.
2. Tomateak zuritu eta xerratan moztu.
3. Moldean hurrenez hurren kuiatxo erdia, tomate erdia, geratzen den kuitxoa eta geratzen den tomatea jarri.
4. Ontzi batean esnea, esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi, txikitutako albahaka gehitu eta behar adina gatz bota. Barazkien gainetik bota.
5. Gainean pinaziak jarri.
6. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 30 minutuz edo.
Atera eta sei zatitan moztu.