Amagoia Bilbao

Arroza txibiekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipula bat, 3 baratxuri ale, 500 g txibi, 200 g otarrainxka, perrexila, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Garbitu txibiak eta zatitu.
2. Otarrainxkak zuritu.
3. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
4. Barazkiak egina daudenean, arroza eta txibiak gehitu eta eragin .
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
6. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. Otarrainxkak eta txikitutako perrexila sartu eta beste 8 minutuz egosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 piper berde, 2 baratxuri ale, tomate bat, 500 g txibi, 300 g muskuilu, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna            2

1. Txibiak garbitu eta zatitu.
2. Muskuiluak garbitu.
3. Eltze batean txikitutako piperrak eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
4. Txikitutako tomatea gehitu eta erregosi.
5. Arroza eta txibiak gehitu eta eragin.
6. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 10 minutuz egosten utzi.
7. Muskuiluak sartu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.