Amagoia Bilbao

Plantxan erretako hegaluzea kurryz marinatua

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g-ko 2 hegaluze xerra, 3 patata, tipula bat, porru bat, olioa, gatza. Marinada: baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat kurry, perrexila.

Zailtasuna                      2                    

1. Ontzi batean marinadaren osagaiak jarri eta irabiatu.
2. Hegaluzea dadotan moztu eta aurreko nahasketarekin nahastu. Hozkailuan sartu eta 40 minutuz beratzen utzi.
3. Patatak eta tipula zuritu eta zerrendatan moztu. Olio pixka batekin erregosi. Baso bat salda gehitu eta egosi. Irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
4. Zartagin batean tiratan moztutako porrua olioarekin frijitu.
5. Plantxa berotu eta hegluzea erre.
Plateretan purea jarri, eta gainean hegaluzea eta porrua.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g-ko 2 hegaluze xerra, tipula bat, azenario bat, 200 g leka, olioa, gatza. Marinada: sagar erdia, koilarakadatxo bat kurry, tipulina laurdena.

Zailtasuna              2                       

1. Marinadaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi
2. Hegaluzea dadotan moztu eta marinadarekin nahastu. 40 minutuz beratzen utzi. Salda xukatu.
3.  Zartagin batean tiratan moztutako barazkiak olio pixka batekin erregosi. Aurreko salda gehitu
eta egosi.
4. Plantxa berotu eta hegaluzea erre.
Plateretan barazkiak jarri, eta gainetik hegaluzea.