Osagaiak 6 lagunentzat
600 g patata, 6 porru, 2 baratxuri ale, 4 arrautza, 200 ml esnea, 125 ml esnegaina, gurina, gatza, perrexila. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, 150 g perretxiko, 600 ml salda, 30 g Roquefort gazta, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Patatak zuritu eta zerrenda finetan moztu. Eltze batean ura eta gatzarekin jarri eta 5 minutuz egosi. Ondo xukatu.
2. Eltze batean txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Porruak garbitu eta xerratan moztu. Baratxuriekin batera jarri eta erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Txikitutako perrexila gehitu eta behar adina gatz bota.
5. Budin molde bat gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldean hurrenez hurren patata, porrua, patata, porrua eta patata jarri. Aurreko nahasketa bota.
6. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 40 minutuz gutxi gorabehera.
7. Hozten utzi eta moldetik atera. 12 xerratan moztu.
8. Budin xerrak labe beroan sartu, epeldu arte.
Saltsa bero honekin lagundu:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Zatitutako perretxikoak gehitu eta erregosi, su ertainetan.
3. Salda eta gazta gehitu eta 10 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.