LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 galeper, tipula bat, porru bat, 2 baratxuri ale, 300 g kuia, 2 mandarina, koñaka, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Gatza bota.
2. Zartagin bat olio zurrusta bate-kin berotu. Galeperrak bina bota eta frijitu. Egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin. Atera.
3. Labean sartzeko azpil batean zerrendatan moztutako barazkiak eta galeperrak jarri. Gainetik mandarinen zukua eta koñak pixka bota. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 25-30 minutuz.
4. Kuia zerrendatan moztu eta plantxa batean olio pixka batekin erre. Gatza bota.
5. Galeperrak atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi.
Plateretan bi galeper eta saltsa jarri. Kuiarekin apaindu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 galeper, 2 tipula, sagar bat, 2 mandarina, 50 ml ardo zuri, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Gatza bota eta olioz igurtzi.
2. Labean sartzeko azpil batean tiratan moztutako tipula, sagarra eta mandarinak eta galeperrak jarri. Ardoa bota eta labe beroan sartu, 180ºC-an, 25-30 minutuz.
3. Galeperrak atera. Barazkiak irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Plateretan bi galeper eta saltsa jarri. Gaztain purearekin lagundu.