NAIZ
Iruñea

17 taldek osatuko dute martxoan egingo den Iruña Rock 2022rako kartela

Los Chicos del Maíz, Su Ta Gar, Zoo, Tropa do Carallo edo Kase.O, besteak beste, arituko dira 2022ko martxoaren 18 eta 19an Navarra Arenan egingo den Iruña Rock jaialdian.

Su ta Gar, aurreko emanaldi batean. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Su ta Gar, aurreko emanaldi batean. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

2022ko martxoaren 18an eta 19an Navarra Arenan egingo da Iruña Rock musika jaialdia eta gaur eman dute bertan arituko diren taldeen berri.

Guztira 17 musika talde igoko dira eszenatokira: Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maíz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicomano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita. 



Edizio berri honetarako abonuak Musikazeren atarian daude eskuragarri eta prezioa 65 eurokoa da. Honi kudeaketa gastuak gehitu behar zaizkio. Bere garaian abonua prezio altuago batean erosi zuten pertsonei, prezioaren diferentzia jaialdiko txanponetan egingo dela jakinarazi du antolakuntzak, «Iruña Rock jaialdiaren barruan janari, edari eta/edo merchandisingean kontsumitzeko erabilgarri» izango dena.

Modu berean, gaur eman dute jakitera «laste» 

jarriko dituztela salgai egun bakarreko sarrerak eta «jaialdiaren planteamenduari dagokionez ere berrikuntza ugari» aurkeztuko dituztela datozen asteetan. 



«Iruña Rocketik, berriz ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu hain garai zailetan jaialdia babesten duzuen pertsona guztiei, zuen ahaleginagatik eta inplikazioagatik. Edizio hau ahaztezina izan dadin lanean jarraituko dugu», adierazi dute, azken urte eta erdian jaialdia behin baino gehiagotan atzeratu behar izan eta gero.