![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/849/850/article_main_landscape/garbanzo.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 300 g txipiroi, tipula erdia, porru erdia, baratxuri ale bat, azenario bat, tomate bat, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, txikitutako barazkiak, ura eta gatza 40 minutuz egosi. Xukatu.
3. Txipiroiei buruak atera eta begiak, ahoa eta tripakiak kendu. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu eta hegoak garbitu. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Zatitu.
4. Eltze batean txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi. Gainean txipiroiak jarri, estali eta 40 minutuz egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte.
5. Garbantzuak txipiroiekin berotu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 300 g txipiroi, tipula bat, 2 piper berde, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi. 200 ml salda gorde.
2. Txipiroiak garbitu.
3. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.
4. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi. Salda eta garbantzuak gehitu eta 2 minutuz egosi.
5. Plantxa bat berotu eta txipiroiak olio pixka batekin erre. Garbantzuen gainean jarri.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)