LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 3 baratxuri ale, 100 g alberjinia, 150 g azalore, 100 g perretxiko, 150 g tomate heldu, 450 g untxi saiheski, 1,5 litro salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako baratxuriak eta dadotan moztutako alberjinia olio zurrusta batekin erregosi.
2. Zatitutako peretxikoak gehitu eta erregosi.
3. Tomateak zuritu eta birrindu. Olio pixka batekin erregosi.
4. Untxia olio pixka batekin arin erregosi. Arroza gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Barazki guztiak gehitu, estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
6. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 150 g piper gorri, 100 g piper berde, 150 g piper ori, 450 g untxi saiheski, 1,5 litro salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe ira-biatu. Estali eta 18 minutuz egos-ten utzi. Behar adina gatz bota.
5. Untxia plantxa batean erre.
Pateretan arroza jarri, eta gainean saiheskiak.