'Udazkena' argitaratu zuenean, ez zuen beste hiru urtaroak egiteko intentziorik, baina azkeneko disko honekin bilduma osatu du. Sanba, son kubatarra, bossa nova... mota guztietako abestiak egin ditu. «Ez nuen nahi dena oso udatiar eta dantzagarria izatea, beraz badaude atenporalak diren kanta batzuk» esan digu musikariak.
Aitortu digu 'Uda' izan dela zailena, «konposizio aldetik konplexutasun handiena» baitu disko honek. Baina ondo inguratu da zailtasun horiei aurre egiteko; Josu Erviti, Hilario Rodeiro, Rayco Gil, Nerea Alberdi, Leire Berasaluze, Sara Azurza, Olaia Inziarte, Fariba Sheikhan, Esti Markez...
Durangoko Azokaren balorazioa egiteko eskatu diogu; «Arlo guztietan berezia da Durangoko Azoka, eta ulertzen dut Gerediaga Elkarteak esfortzu handia egin duela hau guztia mantendu ahal izateko eta gure erakuslehio txikiak edukitzeko». 'Uda' diskoaz, bosgarren urtaroaz eta etorkizuneko kontzertuetaz aritu gara Durangoko Azokako Bigarren Kafearen txokotik.

Un estudio genético prueba que María Branyas, de 117 años, «tenía una microbiota como una niña»

«Pequeña y con algo de caña, ron y música, ¿el peligro es que Cuba no se arrodilla?»

Mila esker ilunpetik argia sortzen duenari

Más de 40.000 resonancias magnéticas se acumulan en las listas de espera de Osakidetza
