![Edizio berriaren kartela osatzen ari da BBK Legends jaialdia. (NAIZ)](/media/asset_publics/resources/000/856/973/article_main_vertical/bbk_legends.jpg)
Izurria dela-eta azken bi urteetan bertan behera utzi behar izan ondoren BBK Bilbao Music Legends Fest kartela osatzen ari da. Status Quo, Hawkwind eta Paul Carrack iragarri dituzte astearte honetan. Musikazaleen hitzordua, 2022ko ekainaren 24an eta 25ean Bilbao Arena pabiloian.
Aldaketekin dator musika ekitaldia. Dekker Events kontzertu sustatzailea da orain arte Sondikan egiten zen jaialdiaren antolatzailea, Bilboko Udalaren eta BBKren babesarekin. «Etapa berri bati ekingo diogu, esparruz aldatuko dugu eta Bilbora joango gara. Udalak Legends-en aldeko apustua egin du, BBKrekin batera dagoeneko finkatuta dagoen musika festibala babestuz», nabarmendu dute antolatzaileek.
Jaialdiaren helburuetako bat da kultura eta gizarte balioak transmititzeko kode berriak aztertzea eta musika publiko guztietara hurbiltzea da. Hori horrela, beste jaialdi batzuetan baino askoz zabalagoa den xede publikoarekin, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak familiako kide guztiak sartzen ditu bere ikusle potentzialen artean (sarrera doakoa 12 urte bete arte).
Gainera, festibalak bere filosofiari eutsiko dio, hau da, edukiera ertaina, jendetzarik gabea, esparruan eroso ibiltzeko espazioak, ilara handirik gabe, agertoki bakarra, bost artista eguneko eta artisten arteko atsedenaldiak.
Antolatzaileek iragarri dituzten lehen izenak dira Status Quo talde britainiarra (lehen burua), Paul Carrack ('One on One' azken lana aurkeztuko du) eta 50th Anniversary Live Tour egiten ari den Hawkwind talde britainiarra. Laster jakinaraziko dituzte artista berriak, eta aurreko edizioetan bezala, bertako eta nazioarteko musikariekin osatuko da kartela.
Jaialdira joateko interesa dutenek bi eguneko bonua erosi ahal izango dute jaialdiaren webgunean, eta prezio berezia izango dute: pista edo harmailak 75 euro gehi gastuak (2022ko urtarrilaren 6ra arte).
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)