Amagoia Bilbao

Karduak saltsarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES

FOIEREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat kardu, 6 baratxuri fresko, 50 g-ko 4 foie fresko xerra, koilarakadatxo bat irin, olioa, gatza, piperbeltz beltza, trufa.
Zailtasuna                           2             


1. Karduaren hostoak banan-banan bereizi. Ondo zuritu, 4 cm-ko pusketan moztu.
2. Presiozko eltze batean 5 minutuz egosi. Xukatu eta salda gorde.
3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Irina gehitu eta eragin. 400 ml karduaren salda bota eta etengabe irabiatu.
5. Karduak sartu eta 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
6. Zartagin batean, su ertainetan eta oliorik gabe, foie xerrak bi aldeetatik erregosi. Gatza eta piperbeltz beltza bota.
Plateretan karduak jarri, eta gainean foie xerra eta birrindutako trufa.

LABANEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat, 2 baratxuri ale, 300 g labana, koilarakada bat irin, 400 ml salda, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Karduak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Labanak egosi, ireki arte.
3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Irina gehitu eta eragin.
4. Labanen eta karduen salda bota eta etengabe irabiatu. Karduak sartu eta 4 minutuz egosi.
Plateretan karduak jarri, eta gainean labanak eta perrexila.