Amagoia Bilbao

Oilasko eta hirugihar lasagna

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES

Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla, gazta birrindua. Betegarria: tipula gorri bat, 2 baratxuri ale, 200 g perretxiko, 150 g hirugihar, 500 g oilasko txikitu, 5 hosto albahaka freskoa, olioa, gatza. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, 100 ml tomate saltsa, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                                 3             

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
3. Oilaskoa eta hirugiharra gehitu eta arin erregosi. Txikitutako albahaka eta gatza bota. Bexamel pixka batekin nahastu.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Tomatea eta behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azpil batean saltsa pixka bat bota.
2. Hurrenez hurren lasagna xafla, betegarriaren erdia, lasagna xafla, geratzen den betegarria eta lasagna xafla jarri.
3. Geratzen den saltsarekin estali eta gazta bota. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz.