Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, azenario bat, porru bat, 500 g txahal zankar 150 g perretxiko, olioa. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, piperbeltz zuria, intxaur muskatua.
Zailtasuna 3
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu.
Betegarria:
1. Haragia, azenarioa eta porruaren berdea urarekin presioko eltze batean 40 minutuz egosi. Zankarra atera eta zatitu. Sobratuko den saldarekin zopa egin daiteke.
2. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako azenarioa eta perretxikoak gehitu eta erregosi.
4. Koilarakada bat irin gehitu eta eragin. Salda pixka bat bota eta irabiatu. Haragia gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak nahastearekin bete eta labeko azpil batean jarri.
2. Gainean kaneloiak jarri eta geratzen den saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo gorritu eta berotu arte.