Amagoia Bilbao

Labean erretako ganbez beteriko legatza

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat legatz buztana, 300 g patata, ardo zuria. Betegarria: 4 baratxuri fresko, azenario bat, tomate heldu bat, 150 g ganba, olioa, gatza. Saltsa: 2 arrautza gorringo, 150g gurin, piperbeltz zuria, gatza.

Zailtasuna                         3

Betegarria:
1. Txikitutako baratxuri freskoak eta birrindutako azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomatea zuritu, haziak kendu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
3. Ganbak zuritu eta dado txikitan moztu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Gatza bota.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina berotu su eztitan, urtu eta gazura behean geratu arte.
2. Ontzi epel batean gorringoak eta limoi zuku tanta batzuk irabiatu, apartsua geratu arte.
3. Gurina apurka-apurka gehitu eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Legatza garbitu, hezurra kendu eta xerrak atera. Gatza bota.
2. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Eltze batean urarekin 5 minutuz egosi eta xukatu.
3. Hurrenez hurren legatza xerra, betegarria eta legatza xerra jarri.
4. Azpil batean patatak jarri eta gainean olioz igurtzitako legatza beteta. Gainetik ardo pixka bat bota.
5. Labe beroan, 200ºC-an, 10-15 minutuz sartu.
Plateretan patatak eta legatza jarri eta saltsarekin lagundu.