Amagoia Bilbao

Antxoa eltzekariak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g antxoa, 2 patata, 2 tomate, 2 baratxuri ale, tipula bat, 125 ml txakolin, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                                2

1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurra kendu eta gatza bota.
2. Patatak zuritu eta xerratan moztu. 5 minutuz egosi eta xukatu.
3. Eltze zabal batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
4. Zerrendatan moztutako tomateak sartu eta 2 minutuz bi aldeetatik erregosi. Gatza bota.
5. Gainean patatak jarri eta txakolin eta baso erdi urarekin busti, estali eta 5 minutuz egosten utzi.
6. Gainetik antxoak jarri eta beste 3 minutuz egosi. Txikitutako perrexila bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat antxoa, 2 tipula, 2 piper berde, piper gorri bat, 3 tomate heldu, txakolina, olioa, gatza, oreganoa.

Zailtasuna                            2

1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurrak kendu eta gatza bota.
2. Eltze zabal batean txikitutako tipulak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Piperrak garbitu, haziak kendu eta txikitu. Tipulari gehitu eta erregosi.
4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Gatza eta oreganoa bota.
5. Gainean antxoak jarri eta zurrusta bat txakolin bota, estali eta 3 minutuz egosten utzi.