NAIZ

Metabertsoari buruzko lehen masterra Gipuzkoara iritsi da

Ingurune birtualei buruzko masterra ikasi ahal izango da aurrerantzean Euskal Herrian Area Diseinu eta Teknologia berrien zentroari esker. Orain arte Madrilera edo Bartzelonara joan behar zuten ikasleek. Jada bilerak hitzartu daitezke ikasketen nondik norakoak ezagutzeko.

Vifit Training eta Aglaya Events enpresek indarrak batu dituzte Area zentroan masterra eskaintzeko.
Vifit Training eta Aglaya Events enpresek indarrak batu dituzte Area zentroan masterra eskaintzeko. (AREA)

Area Diseinu eta Teknologia berrien zentroak ingurune birtualei buruzko master bat jarriko du abian aurten. Euskal Herri osoan eskaintzen den horrelako ikasketa da honakoa.

Ibon Juaristi Donostiako ikastetxeko zuzendariaren arabera, «orain arte, prestakuntza jaso nahi bazenuen, diziplina berri honetan, Madrilera edo Bartzelonara joan behar zenuen, horrekin datozen gastuekin ere. Guk nahikoa esperientzia dugu teknologia berrietan, hemen master berri hau sortzeko, datozen urteetan lanpostu asko sortuko dituen sektore batean».

Hamar hilabeteko master honetarako, eta izango dituen 200 orduko tutoretzetarako, bi start up lokalen laguntza izan dute: Vifit Training eta Aglaya Events. Hauen CEOak, Diego Gutierrez eta Gorka Lorenzo, masterreko irakasleak izango dira.

Vifit Training BerriUp start up sustatzaileak antolatutako 13. deialdia irabazi du entrenamendu fisikoa Ingurune Birtualetan garatzeko proiektuarekin. Aglaya Eventsen kasuan, Errealitate birtualeko betaurrekoen bidez egiten diren ekitaldietan aitzindaria da.

Jada zentroarekin hitzordua erreserbatu daiteke astelehen eta asteazkenetan 16.00etatik 18.00etara, gai-zerrenda ezagutzeko eta errealitateko betaurrekoekin saio erreal bat esperimentatzeko. Gai-zerrenda hiru bloketan banatzen da, metabertso berria ulertzeko eta menderatzeko.

Ibon Juaristi zuzendariaren arabera, «master honen edukiari esker ikasleen gaitasunak sustatuko dira workshop-en eta tailerren bidez, eta Ikasle bakoitzak bere profil profesionala eraikiko du. %10eko teoriarekin eta % 90eko praktikarekin, Mundu birtuala izango dute ikasgelan. Zentro batez ere praktikoa gara».

Masterrak, opari gisa, Meta/Oculus Quest 2 betaurrekoak barne hartzen ditu tailerrak eta klaseak jarraitu ahal izateko.