NAIZ

‘Dena aldatzen da’, udaberritze bat kolorez aldatzen den abesti batean

Mercedes Sosaren ‘Todo cambia’ kantua euskarara ekarri du Ines Osinagak eta bideoklip berria aurkeztu du.

«Miren Amurizaren hitz hauek eta ukelele batek bizitza salbatu zidaten behin. Sinesten dut musikak, momentu batez bada ere, hain bakarrik ez gaudela sentiarazi diezagukela, eta horrek berak mundua aldatzen duela batzuetan, hitz batzuek salba gaitzakete, kantu batek besarka gaitzake». Ines Osinagaren hitzak dira Mercedes Sosaren ‘Todo cambia’ren euskarazko interpretazioa argitaratu duenean. Bideoklipa ikusgai da dagoeneko.

Aldaketari gorazarre bat, Mercedes Sosari entzun diogun himno hau euskarara ezezik, gugana ekartzen du inesek. Itzultzea ez baita bakarrik hizkuntza aldatzea, beste gorputz batetik, beste lur batetik, beste larru batzuetatik kontatzen da historia oraingoan. Bere zuritik eta bere emetik, gure aurretik lur honetara lotuak egon diren gorputz guztietatik lotzen den soka bat bezala. Ahotsak eta panderoak. Larrua, azala, egurra eta txintxarriak. Gorputza eta arnasa. Ahotsak eta lurrera lotutako soinuak. Udaberritze bat kolorez aldatzen den abesti batean. Soinu organikoenak produkziorik landuenarekin.