Amagoia Bilbao

Olagarroa saltsa berdean

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

TXIRLEKIN
Osagaiak 5 lagunentzat
1,5 kilo olagarro, 2 baratxuri ale, koilarakada bat irin, 500 g txirla, ardo zuria, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                        2            

1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, olagarroa sartu. Olagarroa segundu batzuk utzi eta atera. Pausu hau bi aldiz gehiago egin.
2. Hirugarren aldia uretan utzi eta ordu erdiz edo egosten utzi, olagarroa bere puntuan egon arte. Puntua saiatu zotz batez zulatzen. Uretan utzi.
3. Eltze batean txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Baratxuriak igotzen hasten direnean, irina bota eta eragin.
5. Ardo zuria eta bi baso olagarro salda bota eta etengabe irabiatu. Txirlak sartu eta txkitutako perrexila bota. Egosi, txirlak ireki arte.
6. Olagarroa atera, zatitu eta saltsarekin nahastu.

MUSKUILUREKIN
Osagaiak 5 lagunentzat
1,5 kilo olagarro, 4 baratxuri ale, 700 g muskuilu, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                        2        

1. Olagarroa aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Muskuiluak garbitu eta baratxuriekin egosi. Salda xukatu.
3. Baso bat muskuilu salda, baso bat olagarro salda eta perrexila irabiagailuarekin nahasi. Sutan jarri eta 2 minutuz egosi.
4. Olagarroa atera, zatitu eta saltsarekin nahastu.