Ribogerta Bandimi musikari bartzelonarra azken egunean aritu da.
Ribogerta Bandimi musikari bartzelonarra azken egunean aritu da. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Milaka zale batu dira oholtzaren bueltan musikaz gozatzeko.
Milaka zale batu dira oholtzaren bueltan musikaz gozatzeko. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Dantza, dantza eta dantza gehiago egiteko parada izan da BBK Live jaialdia.
Dantza, dantza eta dantza gehiago egiteko parada izan da BBK Live jaialdia. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Pet Shop Boys taldea 80. hamarkadan sortu zen, Londresen.
Pet Shop Boys taldea 80. hamarkadan sortu zen, Londresen. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Nathy Pelusok ikusmin handia eragin zuen bertaratutakoen artean.
Nathy Pelusok ikusmin handia eragin zuen bertaratutakoen artean. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Edizioa gogoangarria izan da, pandemiak utzitako tristurak atzean uzteko egun batzuz behintzat.
Edizio gogoangarria izan da, pandemiak utzitako musika-lehortea atzean uzteko modukoa. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Ana Arsuaga tolosarra da Verde Prato.
Ana Arsuaga tolosarra da Verde Prato, eta looperra baliatuz egiten du musika. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Jende andana ari da gozatzen BBK Live jaialdiaz.
Jende andana ari da gozatzen BBK Live jaialdiaz. Irudian, ostiraleko une bat. (Aritz LOIOLA | f)
Lori Meyers taldeak atzo, ostiralez, eskaini zuen kontzertua.
Lori Meyers taldeak atzo, ostiralez, eskaini zuen kontzertua. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Inhaler taldea Dublinetik gerturatu da Kobetamendira.
Inhaler taldea Dublinetik gerturatu da Kobetamendira. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Ane Negeruela, Nøgen talde donostiarraren ahotsa.
Ane Negeruela, Nøgen talde donostiarraren ahotsa. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Autobus zerbitzua oso eskertua izan da ikuslegoaren aldetik.
Autobus zerbitzua oso eskertua izan da ikuslegoaren aldetik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Phoebe Bridgers, ostegun honetan Kobetamendin.
Phoebe Bridgers, ostegun honetan Kobetamendin. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Zaharako kontzertua.
Zahara abeslaria eta konposatzailea da, eta irekiera egunean eskaini zuen kontzertua (Monika DEL VALLE | FOKU)
Placeboko kontzertua.
Placeboren kontzertua. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Publiko anitza eta koloretsua gerturatu da beste behin Bilbao BBK Live festibalera.
Publiko anitza eta koloretsua gerturatu da beste behin Bilbao BBK Live festibalera. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Jendetza Kobetamendin.
Jendetza Kobetamendin. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Musika eta jai giroa Kobetamendin.
Musika eta jai giroa Kobetamendin. (Monika DEL VALLE | FOKU)
BBK Live festibala atzo hasi zen.
BBK Live festibala ostegunean abiatu zen. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Stromaek eta Bomba Estéreok ikuskizuna eman dute Bilbao BBK Liven bigarren egunean

Milaka lagun batu dira Nøgenek zein Chill Mafiak eskainitako kontzertuetan. Lehendabizikoan 10.000 inguru eta, bigarrenean, 2.000 edo. Baina, jakina, The Killers ari zen Chill Mafiarekin batera. Bomba Estéreo eta Stromaek goia jo dute gerora.

Gorrotoari gorazarrea eginaz hasi da Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarren jardunaldia. Izan ere, Confeti de odio taldea izan da bigarren eguna zabaltzeaz arduratu dena. Hirukoak punk izpiritua duen arren, kantu nahikoa poperoak aurkeztu dituzte, gitarra garajeroak dituztenak, hori bai, Lucas Vidaur eta konpainiak.

Ordu bertsuan Shego madrildarrak San Miguel oholtzan aritu dira. Sexualitateari buruzko hitzak nagusi beren abestietan. «Izena pantailan agertzea kobratzen digutenez, 50 aldiz errepikatuko dugu nor garen» esan du taldekideetako batek. Balada bat jo dute segidan, eta, atzetik, aterako duten disko berriko aurrerapen bat etorri da, kantuaren izenik esan gabe. Egunerokotasuneko egoerak jasotzen dituzte haien hitzetan. Pertsona bakarra espero zutela haiek ikusten esan dute, eta gauza bera esandute Confeti de odiokoek. Bapatean estiloz aldatu dute. Baxua eta bateria eta kitto, bi gitarra-jotzaileak abesten eta ‘perreoan’. Programazio batzuk ere entzun dira, baina guztia mezu bat emateko zen: gizarte honetan dena faltsua da. ‘Pobre diabla’ reggaetoiko klasiko bat kantari hasi eta balada bertsioa osatzeraino iritsi dira Shegokoak. Gaualdera aritu den Axolotes Mexicanos taldea ere estilo horretan koka dezakegu.

Naiz Irratiko MusikHaria saioan ezagutu genuen Izkander Fernandezi esker Yawners, talde madrildarra. Firestone oholtzan aritu da eta teenager punk eskola amerikarrekoa dela argi geratu da, energia guzti hori aritu baita taularatzen. Jende mordoxka geratu da sarrerako oholtza txikiaren parean. «Gutxiago gehiago da» dio esan batek, eta hori bete da Yawnersen kasuan. Rivers Cuomo ere aipatu du, maite duela eta BBK Liven ezagutu zuela. Hari egindako abestia eskaini du, baina ez dakit jabetu ote den Weezerrek kale egin zuela aurreko igandean San Mamesen.

Euskal taldeen aldeko aldarria

Nøgen taldearen txanda etorri da atzetik. Aurten oholtza nagusitik pasako den euskal talde bakarra izango da eta Naiz Irratiko uhinetan «guretzako ere ez dakit hori ona ote den» esan du Markel Idigoras taldekideak. «Euskal talde gehiagoren aldeko apustua egin beharko litzateke halako jaialdi batean», gaineratu du donostiarrak. Erori arte abestiarekin hasi dute kontzertua, Ane Negueruelaren lehen aldia izan den honetan. Izan ere Nøgen errepikatzeilea da Kobetamendin. «Oso gustora aritu gara eta bihar Iruñean ere festa handia espero dugu», esan digu Negueruelak. ‘Zeri begira hartu nahi duzu lo?’ jo dute kontzertu erdian eta hondarrerako utzi dute ‘Enarak’. Tartean, ordae, lehenengo aldiz Florence + The Machine talderean ‘Dog days are over’ jo dute. Pozik geratu dira donostiarrak.

Laura Sam eta Juan Escribanoren proposamenaz ere gozatu ahal izan dugu minutu batzuz bada ere. Iker Bárbarak maiz aipatu izan duen proposamena da, Bilbokoa. Spoken word delakoa zuzenean bitxia suertatzen da, baina ederra da Laura Sam horrela errezitatzen ikustea. Minutuko hitz kopurua sekulakoa da emakume honen ahoan. Horri Juan Escribano abestiak zuzenean eraikitzen ikustea gehitu behar zaio. ‘Hiedra’ kantuan aldarrikapena etorri da: «Kalera bakarrik irteteko beldurretik idatzia dago eta beldur horrekin jarraitzen dut egun. Huntzak dena heltzen duela pentsatzen nuen eta jazartua jazartzaile izatera pasa daitekeela». Matxismoaren lakrari aurre egiteko mezu indartsua.

The Killers eta aurretiko aperitif bikaina

Lori Meyers taldea telonero perfektoa izan da oholtza nagusian. Indie doinuak landu ditu seikoteak eta argi ikuskizun itzela eskaini dute eta soinua benetan fina izan da. Musika dantzagarria, pausa gutxi eta musika asko. ‘Siempre brilla el sol’ aski ezaguna. Argi eta soinu ikuskizun itzela. Oso soinu fina, dantzagarria. Bikain. Pausa gutxi eta musika asko. Jendea erotu egin da ‘Emborracharme’ kantuarekin eta hori bukatzean 10 urte Bilbora etorri gabe zirela eta oso pozik zeudela adierazi du Noni Lopezek. Los niños Jesus taldea aritu da eguerdian Areatzan, Jordi Évoleren taldea, eta, hori baliatuz, Évole bera igo dute oholtzara Lori Meyersekoek.

Belaunaldien arteko lotura eman da kontzertuan eta denak saltoka aritu dira kontzertuak iraun duen denboran. Amaiera aldera, oso gora etorri da Noni López eta gitarra lurrera bota du. Bukaerarako ‘Todo esto es culpa de la gente’ rockeroagoa utzi dute, jendarteko pasabidera jaitsi eta Andaluzian gehiago oihukatzen dela esan du taldeko abeslariak. Abestia bukatzear, ostikoa eman dio mikro hankari, mikroa lurrean utzi eta agur esateko.

Supergrass entzutera azkar mugitu da jendea eta hori izan da eguneko tonika, izan ere gaur bai, gaur jendetza handia mugitu da Kobetamendin. Berriz BBKn egoteagatik pozik daudela esan du lehen kantu indartsu baten ostean Gaz Coombes abeslariak. Laukoa, backline potentearekin agertu da eta britpopa egiten dutela esaten duten arren, abesti rockero ugari eskaini dute. Hit ezagunena, ‘Alright’, jo dutenean, jendearen erantzuna bikaina izan da. Tariman eserita jotzen ere ikusi dugu Coombes. Hamabi urte oholtzetatik kanpo egon diren arren, sekulako kontzertua eskaini dute.

Jendeak iristen jarraitzen zuen ordu horretan oraindik eta Kelly Lee Owens ari zen sarrerako Txiki oholtzan elektro musikarekin jolasean. Gailu ugari, ulertzeko zaila den proposamena akaso, baina beste giro bat zegoen eta doinu elektronikoen maitaleek izugarri disfrutatu dute.

The Killers minutu batzuk berandu hasi da, baina barkatu diegu hasi eta segituan euskaraz «bizirik gaude» eta «zelan eraman duzue» esan ditu. Horri beste mezu indartsu bat batu dio Brandon Flowersek: «Zuen inguruari begiratu eta denen harremanak onak izan daitezela». Interakzio bila aritu da lehen unetik Las Vegasko taldea. Azpimarratu hiru koristen lan itzela, halako taldeetan itzalean aritzen baitira. Hasi eta buka jende asko egon da, nahiz eta Chill Mafiaren kontzertura batzuk hurbildu diren oholtza nagusitik. ‘Human’ klasikoa jo dutenean denak kantari hasi dira, baxu xamar aukeran. Maite zaituztegu esan eta bukaera progresibo psikodeliko batekin bukatu dute emanaldia gaurko kartelburukoek.

Chill Mafia, txalotzekoa

Bitartean Txiki oholtzan jende asko bildu da, pare bat mila urruti gabe, Chill Mafiaren kontzertuan. Hasierako kantuak eta azken hilabetetan sortutakoa nahastu dituzte, eta oholtzan koadrila bat direla argi utzi dute, hamahiru lagun elkartu direlako. Une gorena ‘Gazte arrunten koplak’ eskaini dutenean etorri da eta, gainera, ‘Agur Xiberua’ inprobisatu batekin jarraitu dute. Gozatzera etorri dira eta bertaratuei gozarazten bukatu dute.

Bomba estereo puntual asi da The Killers bukatu orduko. Intro tribal batekin ama lurrari deia egin diote kolonbiarrek, reggae-dub lasai batekin hasi eta gora eta gora egin dute. Arropa aldaketak, eszenografia zaindua… show erraldoia eta jendea erotuta izan da hasieratik bukaeraraino. Estilo aldaketa eta beroketa ederra Stromaerentzat ‘To my love’, ‘Soy yo’ edota ‘Fuego’ bezalako hitekin.

Stromaek aurreikusitakoa bete du

Eta azkenean iritsi da Stromae. Zazpi minutu berandu baina animazioko proiekzio batekin hasi da. Ilunpean ziren denak oholtzan eta bat-batean argia egin da eta han zeuden denak. Ikus-entzuneko ikuskizun zaindua, pantailetatik musikal batez gozatzen aritzeko aukera ematen zuena. Stromae aktore nagusia eta gainerakok bigarren maila batean. Xehetasun guztiak mimoz zainduta zeuden oholtzan abesti bakoitzerako, baina argi teknikarien lana, izen bideoez arduratu direnak edo gainerakoak, goraipatzeako. Gazteleraz hitz batzuk egin dut eta abesten jarraitu, berrienak klasikoekin uztartuz.

‘Santé’ bukaera aldean aurketut duen arren, mundu guztiak ‘Tous les Mêmes‘, ‘Papoutai’ eta ‘Alors on danse’ abestiekin gozatu du gehien. Dena erabat neurtuta zegoen ikuskizun batean, zeinetan besaulki tele-gidatu batean ere ikusi dugun Stromae belgiarra, bukaeran pare bat bis egin ditu. Aipatutako ‘Alors on danse’ abestu eta agurtu ostean ea beste bat nahi zuten galdetu entzuleei eta a capella abestu du oholtza gainean aritu den boskoteak azkena. Isiltasuna eskatu du Stromaek, baina alboko oholtzan Bicep Liven emanaldia hasita zegoen. Pena horrela bukatu behar izana.

Kronika hau idazterakoan Dorianen emanaldia bukatu berritan zen eta pilatutako jendea etxeratzen hasita. Ederra joan da bigarrena, ea hirugarrena ere halakoa izaten den.

Plastikozko edertasuna

Aipatu beharrekoa da ekologiaren aldeko apustua egiten duen jaialdi batean, zenbat eta zenbat plastiko ikusten den ikusleen aurpegietan. Moda horri ere emango zaio buelta halako batean, izan ere, apaingarri mota horrek ez dio batere laguntzen jaialdiaren filosofiari ez eta larrialdi klimatikoan gauden honetan hainbeste ekidin nahi diren mikroplastikoak murrizteari ere.