LEHENENGO ERA
Osagaiak 6 lagunentzat
250 g banana heldu, 2 arrautza handi, 200 g irin, 50 g azukre, 80 ml ekilore olio, 10 g legami hautsetan, 50 g txokolate pipita, gatz pixka bat.
Zailtasuna 2
1. Bananak zuritu eta sardexka batekin zapaldu.
2. Ontzi batean arrautzak, azukrea eta olioa jarri eta nahastu.
3. Irina, legamia eta gatza gehitu. Gainean pipitak jarri eta nahastu.
4. Azkenean banana gehitu eta nahasi.
5. Nahasketa 20 madalena moldeetara bota. Moldeak hiru laurdeneraino bakarrik bete.
6. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 18-20 minutuz.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g banana, 2 arrautza handi, 100 g azukre, 75 g gurin, 8 g legami hautsetan, 170 g irin, yogur bat.
Zailtasuna 2
1. Gurina eta azukrea irabiatu, igo arte.
2. Arrautzak irabiatu, gehitu eta nahastu.
3. Bananak zuritu eta txikitu. Banana eta yogurra gehitu eta nahastu.
4. Irina eta legamia nahasi, aurreko nahasteari gehitu eta nahastu.
5. Nahasketa 20 madalena moldeetara bota. Moldeak hiru laurdeneraino bakarrik bete.
6. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 18-20 minutuz.
Atera eta gainetik glas azukrea bota.