![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/921/083/article_main_landscape/salad-of-chickpeas-with-vegetables-and-boiled-egg-picture-id1199221741.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g garbantzu, piper gorri bat, 4 arrautza, 200 g otarrainxka. Oliozpina: 3 koilarakada olio, koilarakada bat ozpin, baratxuri ale laurden, perrexila, gatza. Saltsa arrosa: arrautza bat, 200 ml olio, ketchup pixka bat, laranja zuku pixka bat, koñaka pixka bat, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu.
2. Piperra garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, gorritu arte. Atera eta tapatu.
3. Piperra zuritu, haziak kendu eta zuritu. Zerrendatan moztu eta olio pixka batekin erregosi.
4. Arrautza 8 minutuz egosi eta zuritu. Gorringoa txikitu eta zuringoa dado txikitan zatitu.
5. Otarrainxkak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. Luzeran moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
6. Oliozpinaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi eta garbantzuekin nahastu.
Saltsa arrosa:
1. Arrautza eta limoi tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
3. Laranja zukua, koñaka eta ketchupa bota eta nahasi. Behar adina gatz bota.
Hurrenez hurren lau arotan garbantzuak, piperra, zuringoa, otarrainxkak, garbantzuak, piperra, zuringoa eta gorringoa jarri. Gainetik saltsa arrosa bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)