LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g legatz kokotxak, 2 baratxuri ale. Saltsa: 300 g kuiatxo, tipula erdia, 300 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Kokotxak garbitu eta gatza bota.
2. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta kokotxak erre, bi aldeetatik.
3. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi eta kokotxeen gainetik bota.
4. Zatitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
5. Zatitutako kuiatxoa gehitu eta erregosi. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi.
6. Irabiagailuarekin nahasi.
Plateretan saltsa jarri, eta gainean kokotxak.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g legatz kokotxak, baratxuri ale bat. Krema: 300 g piper berde, patata bat, 300 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Lurrezko kazola batean baratxuri osorik eta olioa berotu, baratxuria gorritu arte. Sutatik kendu eta epeltzen utzi.
2. Kokotxak olioan sartu eta gatza bota. Sutan jarri eta egosi, su eztitan, 60º gradutan, 5 minutuz.
3. Zerrendatan moztutako piperrak olio pixka batekin erregosi, , su eztitan.
4. Patata eta salda gehitu eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Plateretan krema jarri, eta gainean kokotxak eta bere saltsa.