Amagoia Bilbao

Txerri hankekin beteriko piperrak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
16 pikillo piper, olioa. Betegarria: 2 txerri hanka, 2 tipula, porru bat, 150 g perretxiko, 50 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, 5 piper txorizero, olioa, gatza,  baso bat salda.

Zailtasuna                           3

Betegarria:
1. Hankak ondo garbitu eta ileak ondo erre.
2. Eltze batean hankak, ura, tipula bat, porruaren berdea eta gatza jarri eta ordubete eta erdiz egosi, bigundu arte. Eginda daudenean, uretatik atera eta epeltzen utzi. Hezurrak kendu eta txikitu.
3. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi.
4. Perretxikoak txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Barazkiak eginda daudenean, hankak eta txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Piper txorizeroak garbitu eta ur epeletan 30 minutuz beratzen utzi. Xukatu.
2. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria erregosi, su eztitan.
3. Piperrak gehitu eta erregosi.
4. Salda bota eta 20 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Zartagin batean piperrak, bere salda eta ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Hozten utzi.
2. Piperrak bete.
3. Eltze batean piperrak eta saltsa jarri eta 5 minutuz egosi.