LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g meloi berde, tipula erdia, baratxuri ale bat, yogur natural bat, olioa, gatza, piperbeltz beltza, 75 g izokin ketu, tipulina.
Zailtasuna 1
1. Meloiari azala eta haziak kendu. Zatitu.
2. Tipula zuritu eta zatitu. Baratxuria zuritu eta barruko zurtoina kendu.
3. Ontzi batean meloia, tipula, baratxuria eta yogurra jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
4. Zurrusta bat olio gehitu eta nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Txanotik pasatu.
5. Hozkailuan hozten utzi.
6. Ontzietan krema jarri eta erdira zatitutako izokina eta txikitutako tipulina bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g meloi berde, aguakate erdia, 150 g arbendol, 150 g ogi, limoia, olioa, gatza, piperbeltz beltza, martorria.
Zailtasuna 1
1. Meloiari azala eta haziak kendu. Zatitu.
2. Ontzi batean meloia, arbendolak, limoi zuku pixka bat eta ogia irabiagailuarekin nahasi. Hozkailuan 2 orduz beratzen utzi.
3. Zurrusta bat olio gehitu eta nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Txanotik pasatu.
4. Aguakatea dado txikitan moztu. Txikitutako martorria, limoi zuku pixka bat eta gatza bota eta nahastu.
5. Ontzietan krema jarri eta erdira aguakatea bota.