Amagoia Bilbao

Arabako babarrun gorriak barazki eta galeperrekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g Arabako babarrun gorri, 2 tipula, porru bat, azenario bat, 2 baratxuri ale, 4 galeper, olioa,  gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean eltze batean babarrunak, txikitutako tipula bat, porrua eta azenarioa, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 90 minutuz. Egosten ari diren bitartean, urik behar badute, ur hotza bota.
3. Galeperrak garbitu, osorik utzi eta gatza bota. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta galeperrak gorritu.
4. Tipula eta baratxuriak zatitu eta zartagin batean olio pixka batekin erregosi. Galeperrak sartu eta 15 minutuz egosi.
5. Galeperrak babarrunei gehitu eta beste 30 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g Arabako babarrun gorri, 4 galeper, tipula bat, 150 g kuia, 2 baratxuri ale, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Olio pixka batekin gorritu.
3. Biharramunean babarrunak, txikitutako barazkiak, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 80 minutuz.
4. Galeperrak sartu eta beste 40 minutuz egosi. Gatza bota.