LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, porru bat, 2 baratxuri ale, 250 g ziazerba, 400 g ganba, 1,5 litro salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Ganbak zuritu.
2. Txikitutako porrua eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Ziazerbak garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Barazkiei arroza gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Gatza bota.
6. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. 4 minutu pasa ostean ganbak gehitu eta beste 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 2 piper berde, 300 g ganba, 8 zamburiña, 1,5 litro salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak oliarekin erregosi.
2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
3. Barazkiei arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
5. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. 4 minutu pasa ostean ganbak eta zamburiñak gehitu eta beste 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.