Amagoia Bilbao

Foiez beteriko orekia

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
28 kodilo handi (oreki mota bat, karakola formakoa), foiea. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 150 g perretxiko, 300 g foie, 200 ml esne-gain, piperbeltz beltza. Saltsa: tipula bat, porru bat, 400 ml salda, gatza.

Zailtasuna                       3

Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako perretxikoak barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Esne-gaina bota eta egosi, loditu arte.
4. Sutatik kendu eta txikitutako foiea gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota eta hozten utzi.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Kazola handi batean ur ugari  irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, kodiloak eta gatza bota; noizean behin eragin.
2. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente- atera eta xukatu.
3. Kodiloak betegarriarekin bete.
4. Azpil bat saltsarekin estali eta gainean betetako orekia jarri.  
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.
Plateretan orekia jarri eta gainetik birrindutako foiea bota.