![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/001/002/614/article_main_landscape/croquet.jpg)
PERRETXIKOREKIN
Osagaiak 5 lagunentzat
200 g Camembert gazta, 200 g perretxiko, tipulina bat, 135 g gurin, 135 g irin, litro bat esne, gatza, piperbeltz zuria. Ogi birrindua, arrautza, olioa.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina gurinarekin erregosi.
2. Txikitutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
3. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
5. Gazta gehitu eta eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Hozten utzi.
6. 25 bola egin eta kroketak egin.
7. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
8. Zartagin batean olio ugari berotu eta kroketak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.
ALBERJINIAREKIN
Osagaiak 5 lagunentzat
175 g Brie gazta, baratxuri ale bat, tipula erdia, 150 g alberjinia, 135g gurin, 135g irin, litro bat esne, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula eta baratxuria gurinarekin erregosi.
2. Txikitutako alberjinia gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gazta gehitu eta eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Hozten utzi.
5. 25 kroketak egin eta frijitu.
Bi errezetak tomate marmeladarekin lagundu.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)