![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/001/004/872/article_main_landscape/crema.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, porru bat, 800 g kuiatxo, 300 g patata, litro bat salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza. 100 g ahuntz gazta, 50 g tomate lehor.
Zailtasuna 1
1. Zerrenda finetan moztutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Zuritu kuiatxoa eta patata eta zerrendatan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi
3. Saldarekin busti eta 20 minutuz egosten utzi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
5. Gaztarekin bolatxoak egin. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik pasatu eta olioarekin frijitu.
6. Tomatea zerrendatan moztu.
Lau plateretan krema bota. Gainean gazta eta tomatea jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat kuiatxo, tipulina bat, 3 baratxuri ale, litro bat salda, olioa, gatza. 100 g txirla, 200 g muskuilu.
Zailtasuna 1
1. Zerrendatan moztutako barazkiak olio pixka batekin 4 minutuz erregosi.
2. Muskuiluak eta txirlak ur pixka batekin egosi, ireki arte.
3. Barazkiak salda eta aurreko saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Plateretan krema bota. Gainean muskuiluak eta txirlak jarri.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)