Amagoia Bilbao

Arin erregositako tofua soja saltsarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g tofu, 400 g tipula, 2 baratxuri ale, 30  ml soja saltsa, 60 ml mirin saltsa, olioa. Arrautza bat, 100 ml ur, 60 g irin.

Zailtasuna                       2               

1. Tofua xukatu, zapi batekin lehortu eta 2 cm-ko dadotan moztu.
2. Irina, arrautza eta ura nahastu. Tofua ore honetatik pasatu eta olio berotan frijitu. Paperaren gainera atera.
3. Soja saltsa, mirin saltsa eta tofua nahastu eta 20 minutuz beratzen utzi.
4. Zartagin batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuriak olioarekin frijitu. Atera eta olioa kendu.  
5. Zartaginera tofua eta bere salda gehitu eta arin erregosi, karamelizatu arte.
Plateretan tofua jarri, eta gainean tipula.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g tofu, 2 koilarakada ezti, 100 ml soja saltsa, jengibre, koilarakadatxo bat baratxuri hautsetan, olioa, sesamo haziak.

Zailtasuna                          2

1. Haziak gorritu, su oso eztitan.
2. Tofua xukatu eta zapi batekin lehortu. Dadotan moztu.
3. Zartagin bat berotu eta tofua arin erregosi, gorritu arte.
4. Baratxuria eta jengibre pixka bat bota eta arin erregosi.
5. Soja eta eztia gehitu eta erregosi, karamelizatu arte.
6. Plateretan tofua jarri eta gainetik haziak bota.
Fijitutako kuiatxorekin lagundu.