BABESLEDUN EDUKIA

Uztaileko lehen asteburua, jai ospakizunez beteta Gipuzkoan eta Bizkaian

Uztaileko lehen asteburua jai ospakizunez beteta dator. Sanpedroetan murgilduta dauden herriei sanmartzialak eta santaixabelak ospatzen dituztenak gehituko zaizkie: Zumarraga, Usurbil eta Irun, esaterako. Bizkaian, protagonismo berezia izango dute Portugaletek eta Mungiako Sukalki Egunak.

Usurbilgo osteguneko txupinazoan txaranga eta dantzariak lanean.
Usurbilgo osteguneko txupinazoan txaranga eta dantzariak lanean. (NAIZ)

Usurbilen Santa Ixabel jaiak dituzte; ostegunean (ekainak 29) ohiko oilasko biltzean ibili ziren, eta tripak ondo bete ostean, jaiei hasiera ofiziala eman zien txupina bota zuten arratsaldean. Ostiral honetan (ekainak 30), haur eta gaztetxoei zuzendutako hainbat jarduera izango dituzte: puzgarriak, erronka, ginkana, txutxu trena, erraldoi eta buruhandiak... Arratsaldean, berriz, herritarren arteko erronka polita antolatu dute, herri kiroletan aritzeko: txingak, trontza, aizkora, korrika, giza proba eta harri jasotzea. Ez dira aspertuko, ez!

Zikiro jana egingo dute larunbatean (uztailak 1) eta, arratsaldean, bi plan desberdin egongo dira: sokamuturra, Udarregin; eta Mexikortxo taldearen rantxerak, txosnetan. Parrandazale handienek Skapie elektrotxaranga izango dute igande egunsentian (uztailak 2, Santa Ixabel eguna), eta 12:00etan, Sokadantzaren txanda izango da. Arratsaldean, aldiz, bertso jaialdia izango dute. Denetariko jarduerak izango dituzte astelehenean (uztailak 3), eta afarirako menua erabakia dute, izan ere, paella lehiaketa egingo dute txosnetan.

Musikak ere izango du bere tartea, noski. Gaueko kontzertuetan, ostiralean, ekainak 30, Niko Etxart eta Hapa Hapa izango dira frontoian, eta txosnetan, berriz, Pleura, La Furia eta La Fulana dj-a. Larunbatean, uztailak 1, Mihise eta Xiberoots taldeak ariko dira frontoian, eta, ondoren, txosnetan, Rukula, Odei eta Latxironga dj-a. Igandean, uztailak 2, Kohatu eta Lukiek izango dira, eta, gero, Fresa Morango dj-a. Astelehenean, azken trakaren ostean, Amiltzen taldearen txanda izango da txosnetan, eta karaokerako tartea ere izango da.

Usurbilgo erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Alkartasuna kooperatiba, Artzabal jatetxea, Autocares Aizpurua, Bordatxo Taberna, Aizpurua Okindegia, Urtinea, Labegoxo, Patri jatetxea.

Trikitilariek giro aparta jarriko dute igandean Antioko Amaren baselizaren inguruan. (Gotzon ARANBURU | FOKU)

Zumarragan ere Santa Isabel jaiak izango dituzte protagonista. Aurten, Euskadi plaza berritua dute jaietarako, beraz, ohiko ekintzak berriz ere ohiko lekuetan izango dira. Jai egitarau luzea prestatu dute, ekainaren 24an hasi baitziren eta uztailaren 3a arte luzatuko baitira. Aipatzekoa da, gainera, Santa Isabel egunerako Antio baselizako atea txukun asko prest dutela; izan ere, Urretxuko Biona aroztegian konpondu dute eta dagoeneko bere tokian jarri, duela gutxi. lapurrak baselizan sartzen saiatu eta atea txikitu ostean. Egun handian, ordea, San Isabel eguna (uztailak 2, igandea) Frantziako Tourra pasatuko da Goierritik, beraz, ez dute konpetentzia makala.

Ostiral honetan (ekainak 30), gaztetxoek jolasak izango dituzte, Grand Prix estiloan, eta musikak tartea izango du egun osoan zehar: hip hop festa, iratzarri dultzaineroak, musika banda, musika eskolako ikasleen rock kontzertua... eta, gauean, dantzaldia, Sukar taldearekin.

Larunbatean (uztailak 1), Dantza Libreko Txapelketa izango da jokoan Zelai Arizti aretoan. Gainera, mus eta xake txapelketak ere jokatuko dituzte egun horretan. Horretaz gain, ohiturari jarraiki, Antioko Amari bisita egingo diote herriko agintariek, Antxiñako Ama txistulari taldearen laguntzaz. Arratsaldean, gainera, Eslavaren Salbea eskainiko dute Parrokiako abesbatzak Goiargik, Andre Maria Jasokundearen parrokian. Larrain dantza ere egun horretan izango da.

Santa Isabel eguna, uztailak 2, ekitaldiz betea egongo da, noski: txistulariak, meza nagusia eta ezpata dantza, ohorezko aurreskua, bertsolariak, herri bazkaria, erromeria... izango da zertaz gozatu. Azken eguna uztailaren 3a izango da, astelehena. Herri kirolak eta jolasak izango dira protagonista egun horretan, eta hortaz gain, herriko musika banda eta Rock kalean arduratuko dira giroa alaitzeaz.

Zumarragako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Carrocerias Urretxu, Eitza consulting, Entzun audifonoak, Eutsi carpintería metálica, Iraeta tabakoak, Prest lan bertikalak, Tapiceria Guillermo, Zumarraga udala.

Irungo Urdanibia plazan ganadu azoka alaituko dute trikitilariek larunbatean. (Jon URBE | FOTO)

Irunen ekainaren 16tik izan dituzte jaiak, sanpedroak eta sanmartzialak ospatuz, eta azken txanpara iristen ari dira. Ostiral honetan (ekainak 30), goizean goizetik izan dituzte Alborada, Diana eta Alardearen hasiera, izan ere, egun handia da herrian, San Martzial eguna. Erromeria izango da goizean, gainera, San Martzial mendian, eta 1522ko Boto Sekularra beteko du Udalbatzak.

Larunbatean ere (uztailak 1) goiz hasiko dute egun osoko egitaraua eta Urdanibia plaza jardueraz beteko da: Ganadu lehiaketa, trikitilariak, bertsolariak, herri kirol erakustaldia, XXXII. Fandango eta Arin-Arin lehiaketa eta esku pilota jaialdia. Gainera, bi fanfarre ibiliko dira herritik; Gauerdi fanfarrea, arratsaldean, eta Los Perolas fanfarrea, gauean. Jaiak ixteko, su artifizialen jaialdia izango dute, eta, hori gutxi balitz, bakarrizketa jaialdia egingo dute Zabaltza plazan, Nerea Garmendia eta Miguel Lagoren eskutik.

Irungo erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Argitrans, Atrezzo, Faisan Ostatua.

Bizkaian ere jaiek ez dute etenik

Portugaleten egun bakarreko festa izango dute larunbatean, uztailaren 1ean. Zehazki, Giako Andra Mariaren jaia ospatuko dute, urtero legez. Itsas langileengandik etorritako jai herrikoia da eta Alde Zaharrean egiten dute, batez ere, Koskojales kalean, hantxe bairago Ama Birjinaren irudia. 1974tikaurrera Berriztasuna dantza taldeak antolatzen du jaia.

Portugaleten jaia lehertuko da larunbata honetan. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Goizeko bederatzietan jada kalean izango dira portugaletetarrak, txupina bota eta Dominginak izeneko trapuzko panpinak ikurtzat hartuta. euren egunaz gozatzeko harrotasuna agerian. Milaka lagunek beteko dituzte kaskoko kaleak, herriko egun handia ospatzeko. Ospakizun nagusiak Andre Mariarentzako lore-eskaintza, itsas-prozesioa eta jaitsiera dira, eta horren baitan txistulariak, erraldoi eta buruhandiak, Ama Bijinaren omenezko elizkizuna, pilota partidak eta jolasak izango dituzte, besteak beste. Gainera, lehiarako tartea ere hartuko dute kaian, irrintzi eta sokatira lehiaketekin.

Santa Klara anfiteatroan, Portugaleteko Txistu Zaleak taldeak kontzertua eskainiko du, eta abesbatzak ere elkartuko dira leku berean: Pleamar, Sorozabal, Salazar, Barbis Taldea, Santa Maria eta Jarrillero Elai Alai orfeoia.

Musika bandaren eskutik erromeria izango dute iluntzean, Solar plazan, eta gauerdian amaiera emango diote egunari, Dominginen botaldiarekin.

Igandeko sukalki eguna Mungiako Gure Ametsa txistulari taldeak alaituko du. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Mungian Sukalki Eguna izango dute San Pedro jaiei itxiera emateko, igandean, uztailaren 2an, Uriguen parkean egiten duten gastronomia jai handia.

Tradizio handiko jaia da, mungiarrek 1964tik ospatzen dutena; eta aurten ere bat egingo dute kuadrillek jai giroan, euren okela gisatuak prestatzeko, kamiseta zuriak eta gona edo galtza urdinak soinean. Hauek izango dira erabili beharreko osagaiak: behi-okela, patatak, piper txorizeroak, tipula, azenarioak, ilarrak, tomateak, berakatza, oliba olioa edo txerri koipea, gatza eta ardo zuria.

Behin lanak bukatuta, aurtengo txapelduna erabaki beharko du Makilaren Kofradiako kideek osatutako epaimahaiak, zaporea eta aurkezpena kontuak izanik. Ohiko danborradaren ostean banatuko dituzte sariak, Gure Ametsako txistularien konpainiarekin.

Mungiako Sukalki Eguneko establezimendu laguntzaileak: Mungiberri, Txakoli Butroi, Artza Kirol Moda, Iturburu Inmobiliaria, Torpedo Gorria, Etxelore, Mume taberna, Elena modak, Zorroza excavaciones.