Amagoia Bilbao

Odoloste eta sagar kroketak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
100 g tipula, 350 g arroz odoloste, 200 g sagar, 60 g gurin, 70 g olio, 135 g irin, litro bat esne, gatza. Ogi birrindua, arrautza, olioa.

Zailtasuna                        2               

1. Txikitutako tipula olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Birrindutako sagarra gehitu eta erregosi.
3. Odolosteari azala kendu, gehitu eta arin erregosi.
4. Irina gehitu eta eragin.
5. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
6. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
7. Kroketak olio berotan frijitu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
100 g porru, 400 g arroz odoloste, 200 g sagar, 135 g gurin, 135 g irin, litro bat esne, gatza. Ogi birrindua, sesamo haziak, arrautza, olioa.

Zailtasuna                          2

1. Txikitutako porrua gurinarekin erregosi, su eztitan.
2. Sagarra zuritu eta dado txikitan moztu. Odolosteari azala kendu.
3. Porruari irina gehitu eta eragin.
4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
5. Odolostea eta sagarra gehitu. E-gosi hiru minutu su eztitan. Be-har adina gatz bota. Hozten utzi.
6. Ogi birrindua sesamo hazi batzuekin nahastu. Kroketak irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
7. Kroketak olio berotan frijitu.