Amagoia Bilbao

Labean erretako barazkiak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

GAZTAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g erremolatxa, 300 g patata, 150 g azenario, 200 g kuiatxo, 100 g gazta urdin, olioa, gatza. Saltsa: 100 g tomate heldu, 2 baratxuri ale, piper txorizero baten mamia, 4 arbendol, koilarakadatxo erdi piperrauts, ogi zatitxo bat, ozpin pixka bat, koilarakada bat olio, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Erremolatxa zuritu eta lau zatitan moztu. Patata garbitu eta erditik moztu. Azenarioa zuritu luzeran moztu. Kuiatxoa garbitu eta erditik moztu.
2. Azpil batean barazkiak jarri, kuiatxoa izan ezik. Gainetik gatza eta olio pixka bat bota.
Paperarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 40 minutuz.  Papera kendu, kuiatxoa sartu eta beste 20 minutuz sartu. Azken 5 minututan gainetik gazta bota.
4. Saltsaren osagai guztiak irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak lagundu.

GANBOIREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g kuiatxo, 200 g perretxiko, 200 g tomate cherry, alberjinia bat, 250 g ganboi, baratxuri ale bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                            1

1. Barazkiak garbitu eta xerratan moztu. Azpil batean jarri.
2. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi eta barazkien gainetik bota.
3. Labe beroan sartu, 180
gradutan, 20-25 minutuz.
4. Ganboiak zuritu eta olioarekin arin erregosi. Barazkiekin atera.