Amagoia Bilbao

Kuiatxo tirak barazkirekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kuiatxo, tipula bat, 2 baratxuri ale, 300 g tomate, 100 g oliba beltz, 6 antxoa oliotan, albahaka fresko, gazta birrindua, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Kuiatxoak garbitu eta mutxikina kendu. Erditik zatitu eta luzeran xerra finetan moztu.
2. Xerra horiek guztiak tiretan moztu. Gatzatu eta 20 minutuz beratzen utzi. Bota duten ura kendu.
3.  Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Kuiatxo tirak sartu eta minutu batez egosi. Freskatu eta xukatu.
4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
5. Zatitutako tomateak gehitu eta erregosi.
6. Zatitutako antxoak, olibak eta albahaka eta kuiatxoa gehitu eta minutu batez arin erregosi.
Plateretan jarri eta gainetik gazta bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kuiatxo, 2 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri erdia,  200 g perretxiko, olioa, gatza.  

Zailtasuna                     2               

1. Kuiatxoak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako baratxuriak oliorekin erregosi.
3. Tiratan moztutako piperrak eta perretxikoak gehitu eta arin erregosi.
4. Kuiatxoa gehitu eta minutu batez arin erregosi.