LEHENENGO ERA
Osagaiak 5 lagunentzat
200 g irin, 175 g gurin, 175 g azukre, 500 g okaran, 3 arrautza, 2 koilarakada esne, 8 g legami hautsetan, gatz pixka bat.
Zailtasuna 2
1. Okaranak garbitu, hezurra kendu eta zerrendatan moztu.
2. Arrautzak irabiatu, loditu arte.
3. Irina, gurina, azukrea, esnea, gatza eta legamia nahastu.
4. Arrautzak gehitu eta nahastu, emeki erabiliz.
5. 5 banako molde gurinez igurtzi. Okaranekin estali eta orea bota.
6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20-25 minutuz. Hozten utzi eta moldetik atera.
BIGARREN ERA
Osagaiak 6 lagunentzat
Yogur natural bat, 3 arrautza, 1,5 azukre yogur neurri, 2 irin yogur neurri, olio yogur neurri bat, 2 koilarakadatxo legami hautsetan, 500 g okaran.
Zailtasuna 2
1. Okaranak garbitu eta zati txikitan moztu.
2. Arrautzak irabiatu, loditu arte.
3. Yogurra, irina, azukrea, legamia eta olioa irabiagailuarekin nahasi.
4. Arrautzak eta okaranak gehitu eta nahastu, emeki erabiliz.
5. Molde bat gurinarekin igurtzi eta irinez hautseztatu. Orea bertan jarri.
6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 40-45 minutuz. Hozten utzi eta moldetik atera.
Bi errezetak okarana purearekin lagundu.