BABESLEDUN EDUKIA

Abuztu erdialdeko jaiak iritsi dira Nafarroa eta Arabako herrietara

Agoitz, Tafalla, Burlata eta Goizueta dira datozen egunetan Nafarroan jaietan murgilduko diren herrietako batzuk. Araban, larunbat honetan hasiko dira jaiak Amurrion eta datorren asteartean, Laudion.

Tafallako txupinazoa astelehen eguerdian botako dute, abuztuak 14.
Tafallako txupinazoa astelehen eguerdian botako dute, abuztuak 14. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Agoitz izango da abuztu erdialdeko jaiak hasiko dituen lehena, larunbata honetan bertan (abuztuak 12) botako baitute txupinazoa. Aurten, Agoizko Musika Bandako eta Francisco Yndurain adinekoentzako ubibertsitateko ordezkariak izango dira suziria botako dutenak, bi erakundeen 25. urteurrena dela eta.

Egitaraua datorren asteazkenera arte luzatuko da (abuztuak 16) eta bertan ez dira faltako larraindantzak, kantujirak, trikipoteoa, zezen suzkoak, haurrentzako jolastokiak, disko gazteak, pilota partidak, Nafarroako erraldoi eta buruhandien kontzentrazioa…

Musika arloan, bestalde, honako talde hauen emanaldiak daude iragarrita: Sofokaos, Same Roots eta DJ Bull (larunbata 12), Kresala orkestra (igandea 13), Koxkor taldea (astelehena 14), Trikidantz (asteartea 15) eta Edelweiss (asteazkena 16). Era berean, Iraunkorrak txarangak herriko kaleak alaituko ditu egunez eta gauez.

Agoizko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Agoitzko udala, Fermin Seguros Lagun Aro.

Tafallan datorren astelehenean hasiko dituzte ofizialki jaiak (abuztuak 14), baina asteburu honetan jai aurreko zenbait ekitaldi izango da. Ostiralean (abuztuak 11) erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera, orga entzierroa zezen plazan, pilota partidak eta kontzertua; eta igandean (abuztguak 13) zezenketetan parte hartuko duten zezenen ateratzea, lasterketa herrikoia entzierroaren ibilbidean eta La Tafallesa musika bandaren kontzertua.

Jai hasierako suziria, astelehen eguerdian botako dute Udaletxeko balkoitik Flamarique Ahizpak jota eskolako kideek, 50. urteurrena ospatzeko. Momentu horretatik aurrera, zazpi egunez luzatuko dira aurtengo jaiak, hainbat aldaketarekin: entzierrilloak goizaldeko 1.30ean izango dira, gazteen gunean ekitaldi gehiago izango da eta musika taldeentzako diru gehiago izango da.

Aurtengo beste berritasun bat txosnen lekualdatzea izango da. Orain arte Kolasan antolatzen ziren, baina segurtasun neurriak bete ahal izateko eta bizilagunei atsedena emateko, aurten ikastolako barrakaren ondoan egongo dira. Gune honetan egunero izango dira kontzertuak, oso estilo desberdinetakoak, antolatzaileek talde txiki eta ertainak bultzatu nahi izan dituztelako.

Tafallako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Tafallako Udala, Seguroak Generali Mikel Senosiain, Txiki taberna.

Burlatan ere astelehenean hasiko dira jaiak (abuztuak 14) eta, kasu honetan,sei egunez luzatuko dira. Aurtengo egitarauan, berriz ere, herriko elkarte eta taldeek antolatutako ekitaldiak sartu dituzte, modu horretan jai eskaintza gehiago aberastu egiten delako.

Egitarau ofizialeko ekitaldi gehienak aurreko udal gobernu taldeak prestatu baditu ere, Berta Arizkun alkate berriaren taldeak esku pilota txapelketa berreskuratu du. Finalak asteartean jokatuko dira (abuztuak 15) eta egun horretan Zugarralde taldeko sortzaile eta 2021ean hil zen Tomas Ezkurra omenduko dute.

Aurten ere Gazte Gunea antolatu dute, 12 eta 17 urte arteko gazteek alkoholik gabeko ekitaldiak izan ditzaten: herri kirolak, atrakzioak, DJ eta bokata eta edarien txozna. Txosna gunean, azkenik, estilo desberdinetako kontzertuak izango dira gauero: Goxua'n Salsa, La Tribu Obembe, Lendakaris Muertos, Trikiteens, Ibil bedi edo La Mala Pecora.

Burlatako establezimendu laguntzaileak: Axular Kultur Elkartea, Felix Vulcanizados, Lekuona Clínica Dental.

Goizuetan ere astelehena izango da txupinazoaren eguna eta hortik abiatuta, bost egunez luzatuko da jai egitaraua. Aurten, gainera, festa batzorde berria osatu dute, adin guztietako herritarrez osatua, eta egitarau «borobila» prestatu dutela iragarri dute.

Bertan, ez dira faltako entzierroak, pilota txapelketak, umeentzako jokuak, erraldoiak, herri bazkariak, sagardo probaketa, bertsolariak eta herri kirol pentatloia, besteak beste.

Musika arloan, honako taldeen emanaldiak izango dira: Gabezin taldea (astelehena 14), DJ Mikeltxi (asteartea 15), Andoni Ollokiegi abeslaria (asteazkena 16), Dj Xaibor (osteguna 17) eta Eztitan taldea (ostirala 18). Era berean, Igandea txarangak egunero alaituko ditu Goizuetako kaleak, egunez eta gauez.

Goizuetako establezimendu laguntzaileak: Amaia okindegia, Etxerat taberna, Ikastolako taberna, Izkiña taberna, Oxeguarda jatetxea, Zubidenda supermerkatua.

Laudioko txupinazoa herriko peña historikoek botako dute astearte eguerdian. (Oskar MATXIN | FOKU)


San Roke jaiak Amurrion eta Laudion

Araba aldera ere iritsiko dira jaiak eta Amurrion San Rokeak ospatuko dituzte sei egunez, larunbatean hasi eta datorren ostegunera bitartean. Herri mugimenduak antolatutako egitaraua, berriz, ostiral honetan bertan hasiko da, abuztuak 11.

Txupinazoa eta Iguarrako maskota jaistea larunbata arratsaldean izango da (abuztuak 12) eta aurretik Iñaki Bea futbolariak jaietako pregoia irakurriko du Udaletxeko areto nagusian. Lehen egun honetan, baita ere, Amurrikoko kuadrillen aurkezpena eta kalejira egingo da.

Aurten ere gastronomia arloak garrantzi berezia izango du. Horrela, igandean (abuztuak 13) Marmitako Lehiaketa ospatuko da, astelehenean (abuztuak 14) zizen eta odolosteen dastatzea, eta ostegunean, Sukalki eta Patata-tortilla lehiaketak. San Roke egunean (asteazkena 16), ohiko abereen erakusketa egingo da San Rokeko zelaietan, baita kuadrillen arteko karrozen desfilea ere.

Musikaren atalean, honako taldeen emanaldiak iragarri dituzte: Su ta Gar (larunbata 12), Jamaica Show orkesta (igandea 13), Gozategi (astelehena 14), Kai Nakai eta Oxabi (asteartea 15) eta Akerbeltz (asteazkena 16).

Amurrioko herri mugimenduak, bestalde, egitarau zabala prestatu du sei egun hauetarako, haur, gazte eta helduentzako ekitaldiekin. Horrela, ez dira faltako umeentzako jolasak, ekitaldi gastronomikoak, pintxopote musikatua, graffiti eta slack line erakustaldiak edota errepresaliatuen aldeko elkarretaratzea.

Kontzertuen atalean, honako taldeak arituko dira gazte karpan eta txosnagunean: Gheiser, Akuerdo Sindikal eta DJ Desi eta Presi (ostirala 11), Jo ta Ke erromeria eta DJ 2mino (larunbata 12), Belgorri, Txapelpunk, Perlata eta Beranduegi Erromeria (igandea 13), Hamarru elektrotxaranga eta DJ Aaron (astelehena 14) eta DJ Windows Media Player (osteguna 17).

Amurrioko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Amurrioko Udala, Txokogorri Elkartea, Bideko jatetxea, Adi grafik.


Laudion, azkenik, abuztuaren 15etik 17ra eta 23tik 27ra banatu dute aurtengo San Roke jai egitaraua. Txupinazoa, beraz, datorren astearte eguerdian botako dute eta aurten herriko peña historikoak izango dira agurra irakurri eta suziria botako dutenak. Bezperako pregoia, berriz, Andaluzia, Gaztela-Leon, Etxremadura eta Galiziako etxeetako ordezkariek irakurriko dute.

Aurtengo berritasunen artean, aipatzekoa da hurrengo larunbatean (abuztuak 19) karts lasterketa garrantzitsua jokatuko dela Latiorro auzoan: Laudioko San Roke Open Trofeoa, estatuko pilotu onenekin, tartean Jon Lainz herritarra. Lasterketa arratsaldeko 19.20ean hasiko da, baina aurretik Club Porscheren erakustaldi bat izango da.

Horretaz gain, jarduera herrikoiek ere protagonismo berezia izango dute jaietan, tartean kuadrillen arteko ekintzak. Aurten, gainera, zazpi kuadrilla berri gehitu dira eta abuztuaren 24an ospatuko da kuadrillen eguna. Abuztuaren 25ean Baserritarraren Eguna ospatuko da eta hurrengo egunean odolki ospetsuek beren usaina zabalduko dute Laudioko kaleetan zehar. Herri kirolak, espezialitate ezberdinetako lehiaketa gastronomikoak eta txapelketa tradizionalak ere ez dira faltako.

Musika-emanaldien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: King África eta El Consorcio (asteartea 15), Gatibu (asteazkena 16), Los 5 bilbainos (osteguna 17), Golden Apple Quartet eta Mojinos Escozíos (asteazkena 23), Los Tenampas mariatxia eta PtaZeta (osteguna 24), Sorotan Bele San Roque Musika Taldearekin eta Rosario Flores (ostirala 25), La Misión Orkestra (larunbata 26), eta Puro Relajo (igandea 27).

Txosna gunean, bestalde, honako taldeak arituko dira: Iratzar eta Akerbeltz erromeriak (asteartea 15), Colapso Rock, Leie Meie eta DJ Enjoy (asteazkena 16), La Basu eta ETS (osteguna 17), Katu, Hofe eta Urrats erromeria (osteguna 24).

Laudioko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Laudioko udala, Eska Ocasión, Tximeleta boutique, Pinturas Reguera.