NAIZ
Bilbo

Delirium Tremensen ‘Ikusi’ kantaren bertsio sinfonikoa grabatu du Ura Bere Bidean ekimenak

Delirium Tremens taldearen klasiko bat, ‘Ikusi’ kanta (‘Ikusi eta ikasi’ diskokoa, 1989), orkestra sinfoniko baten soinuarekin ‘jantzi’ egin du Ura Bere Bidean proiektuak. Bideoa ostiral honetan argitaratu da eta NAIZeko irakurleek aurrerapen gisa entzun dezakete hemen.

 

Fair Saturday fundazioak bultzatutako Ura Bere Bidean ekimenaren aurtengo edizioa pixkanaka osatzean ari da. Helmuga urrian du, zehazki urriaren 28an, BECen kontzertu erraldoia prestatu baita. Bien bitartean, egun hauetan bertan parte hartuko duten 20 euskal taldeen lanen bertsio sinfonikoa ezagutzera ematen ari dira.

Ostiralean Delirium Tremensen klasiko baten bertsio sinfonikoa ezagutu ahal izan dugu. ‘Ikusi’ kanta da eta Fernando Velazquezen bertsioa ederra oso atera da. Andoni Basterretxeak Bilboko Orkestra Sinfonikoaren babesa izan du kanta honen bertsioa plazaratzerakoan.

Ura Bere Bidean Fair Saturday Fundazioak bultzatutako proiektu berritzaile bat da, hainbat belaunalditako euskal artisten musika-topaketa eta euskarazko musika-ondarea sortzeko. Proiektuaren barruan, artista nabarmenek garai guztietako euskal gaiak berrinterpretatzen dituzte Grammy saria jaso berri duen Fernando Velázquez konpositoreak egindako bertsio sinfonikoetan.

2023ko edizioan hogei artistak hartuko dute parte, estilo eta belaunaldi ugari ordezkatuz. Zehazki, Doctor Deseo (Francis Diez), Parabellum, Delirium Tremens (Andoni Basterretxea), Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele (Urbil Artola y Gorka Sarriegi), Gozategi (Asier Gozategi y Iñigo Goikoetxea), Mikel Urdangarin, Gatibu (Alex Sardui y Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora y Piti), Anne Etchegoyen, Esne Beltza (Xabi Solano), Skakeitan (Peio Armendariz), En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Rozalen, Kalakan, Olatz Salvador, Bulego (Tom Lizarazu, Idoia, Neomak eta Süne parte hartuko dute.

Entsegu orokorreko sarrerak ere salgai daude proiektuaren web orrialdean. Bezperan izango da, urriaren 27an, 20.00etan. BECen bertan.