Amagoia Bilbao

Bakailao eta piperrada krepeak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 200ml esne, 75g irin, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin.  Betegarria: 300 g bakailao gezatu, tipula bat, 300 g piper berde, 300 g piper gorri, 100 g tomate saltsa, olioa, gatza. Saltsa: 300 g tipula, 4 piper txorizero, olioa, gatza.

Zailtasuna                            3

1. Esnea eta gurina epeldu.
2. Irina eta arrautza nahasi. Esnea gehitu eta eragin. Gatz pixka bat bota eta iragazi.
3. Zartagin bat gurinez igurtzi eta berotu.
4. Bi koilarakada ore bota. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
5. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria:
1. Labe beroan piper gorria sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Zuritu, haziak kendu eta tiratan moztu.
2. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.  
3. Piper berdea tiratan moztu. Tipulari gehitu eta erregosi.
4. Piper gorria gehitu eta erregosi.
5. Tomate saltsarekin nahastu.
6. 200 ml olio 60 gradutan berotu. Bakailaoa sartu eta 8 minutuz egosi. Bakailaoari xaflak atera.
7. Sutatik kazola kendu eta mugitu, saltsa loditu arte.
8. Bakailaoa, piperrada eta saltsa nahastu.
Krepeak bete eta saltsa honekin lagundu:
1. Piperrak ur epeletan beratu.
2. Moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Piperrak gehitu. Bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.