Amagoia Bilbao

Arroza iberikoekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 3 baratxuri ale, 2 tomate heldu, 100 g onddo, 250 g txerri sekretu iberiar, 100 g txorizo iberiar, 60 g ilar, 2 litro salda, olioa, koilarakadatxo bat piperrauts, gatza.

Zailtasuna                           2

1. Eltze batean txikitutako baratxuria eta zatitutako sekretua eta txorizoa olio pixka batekin erregosi.
2. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Onddoak zerrendatan moztu. Gehitu eta erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin. Azken momentuan piperrautsa bota.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 10 minutuz egosten utzi.
5. Sua txikitu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.  

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 baratxuri ale, 2 piper berde, piper gorri bat, 250 g txerri solomo fresko, 150 g txerri saltxitxa fresko, 150 g solomo fresco, 50 ml tomate saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
2. Zatitutako piperrak gehitu eta erregosi.
3. Zatitutako solomoa eta saltxitxak gehitu eta arin erregosi
4. Arroza gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Saltsa bota, estali eta 10 minutuz egosten utzi.
6. Sua txikitu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.